XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
30. jarduera
Goiko testu horretan oinarrituz, erantzun ondorengo galderei:
1. Zer mailatako informazio iturria da hori? Zer motatakoa?
2. Zer adierazten du testu horrek?
31. jarduera
GremioakAurreko jarduerako testuaren arabera, Mesopotamian ongi arautuak zeuden garai hartako lanbideak eta baita sor zitzaketen ondorioak ere.
Gauza berdintsua gertatzen zen Egipton, Erroman eta, geroago, Behe Erdi Aroan ere.
Azken garai honetan, hirien indartzearekin batera artisautza berragertzean, artisauen lana arautzen hasi zen, eta lanbide berdineko pertsonak gremiotan biltzen.
Askotan gremio berdinekoak hirietan kale berean biltzen ziren, eta horren adibide garbia dira gure hainbat herritako kaleen izenak.
Gremioen araudietan gauza asko zehazten ziren (langile motak, lan egiteko era, salneurriak...) eta artisautza sistema honek iraultza industriala bitartean iraun zuen.
Gremio ezagunenak honako hauek ziren: errementariak, olariak, ehuleak, larrugileak, tindatzaileak, etxegileak, ontzigileak, armagileak, teilagileak...
Gremioetan hiru langile mota bereizten ziren: